Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Iusplaza bloga

Bonifacio Echegaray Corta (1878-1956) euskaldun ikasia
2021-12-26

Abenduaren 16an, Euskaltzaindiak, Zuzenbidearen Euskal Akademiak eta Sabino Arana Fundazioak elkarlanean, Bonifacio Echegaray Korta (1878-1956) euskaltzainaren bizitzaren hainbat alderdiri buruz jarduteko mintegi bat antolatu zuten Sabino Arana Fundazioaren egoitzan.

Seve Calleja kritikari, ikertzaile eta irakasleak Echegaray idazlea aurkeztu zuen; Andres Urrutia euskaltzainburuak eta Zuzenbidearen Euskal Akademiako buruak, aldiz, Echegaray legelariaren berri eman zuen; azkenik, Bonifacioren biloba, Lázaro Echegaray soziologoa eta Gizarte Zientzietako doktorea omendutako euskaldun ikasiaren bizipenez aritu zen, horiekin batera fundazioaren burua Mireia Zarate ere bertan izan zen.

 

 

 

 

Iruzkinak

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra