Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Iusplaza bloga

Bonifacio Echegaray Corta (1878-1956) euskaldun ikasia
2021-12-02

65 urte beteko dira aurten Bonifacio Echegaray euskal legelari, historialari, euskaltzale eta idazlea hil zela. Hori dela eta, Euskaltzaindiak, Zuzenbidearen Euskal Akademiak eta Sabino Arana Fundazioak mintegi bat antolatu dute elkarlanean euskaltzain horren bizitzaren hainbat alderdiri buruz jarduteko, XIX. mendearen amaierako eta XX.aren lehen hereneko euskal kulturak, historiak euskal Zuzenbideak lortutakoen eta amestutakoen erakusgarri.

Mintegia abenduaren 16an egingo da, osteguna, goizeko 9:30etatik 13:00etara, Sabino    Arana    Fundazioaren    egoitzan. Horretarako, Seve Calleja kritikari, ikertzaile eta irakasleak Echegaray idazlea aurkeztuko digu; Andres   Urrutia   euskaltzainburuak   eta Zuzenbidearen Euskal Akademiako buruak, aldiz, Echegaray legelariaren berri emango digu; azkenik, Bonifacioren biloba, Lázaro Echegaray soziologoa eta Gizarte Zientzietako doktorea omendutako euskaldun ikasiaren bizipenez arituko da. Jardunaldiaren amaieran, mahai-ingurua egingo  da.

Etorriko zarela adierazteko,   zalantzak   argitzeko  edo iradokizunik egiteko, harremanetan jar zaitezke Fundazioarekin, telefonoz (94 405 64 50) edo e-postaz: idazkaritza@sabinoarana.eu helbidean.

Interesgarria delakoan blog honi atxikitzen diogu mintegiaren programa.

Atxikitako dokumentua: Echegaray Programa.pdf

Iruzkinak

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra