Zuzenbidearen Euskal Akademiak azaroaren 5ean izango du bere 2019/2020 ikasturtea irekitzeko ekitaldia Euskal Herriko Notario Elkargoaren egoitzan. Ikasturtea irekitzeko hitzaldia Victoria Ortega Benito andreak, Abokatuen Kontseilu Orokorreko presidenteak, emango du "El tratamiento normativo de los Colegios profesionales" izenburuarekin. Ikasturtea irekitzeko hitzaldiaren ondoren legelari gazteentzako IV. "Adrián Celaya" Sariak emango dira. Ekitaldiaren egitaraua batzen da blog honetara.
Etortzekoa bazara, mesedez hori baiezta ezazu, bide hauetatik edozein erabilita:
Atxikitako dokumentua: Gonbidapena.pdf