Kooperatiba Zuzenbidearen Nazioarteko Elkarteak eta Zuzenbidearen Euskal Akademiak Kongresu bat antolatuko dute azaroaren 30ean eta abenduaren 1ean. Kongresuaren leloa "Atxikimendu askea eta irekiaren printzipioa. Printzipioaren aplikaziotik sor daitezkeen ondorio juridiko eta ekonomikoak" da eta Deustuko Unibertsitatean egingo da. Ikertzaileei deia luzatzen zaie Kongresuan parte hartzeko euren komunikazioak aurkeztuta.