2021eko apirilaren 30ean, 6/2021 legea, apirilaren 28koa, Erregistro Zibilari buruzkoa indarrean jarri da. Bertan arautzen dira arlo esanguratsu batzuk, hala nola, ezkontzaren aurreko izapidetza egiteko eskumena Notarioen zereginetan barneratzea. Era berean, Kode Zibilaren 14. artikuluan arautzen den auzotasun zibilaren hautaketa Notario aurrean egiteko aukera ere barneratzen da lege berri horretan. Esan gabe doa azken honek berebiziko garrantzia duela euskal zuzenbide zibilaren aplikazioan, horrek ahalbidetuko duelako pertsona baten hautua euskal zuzenbide zibileko auzotasuna eskuratzeko edo gordetzeko. Notarioen aurrean egindako hautaketa horren berri erregistro zibilari emango zaio. Hain zuzen ere, askoren intereseko delakoan, blog honetan eskeintzen da legearen testua.
Atxikitako dokumentua: 6 2021 legea apirilaren 28koa.pdf