Ostegunean, azaroaren 10ean, arratsaldeko 19:00etan, Euskal Herriko Notario Elkargoaren egoitzan (Henao kaleko 8. zk.) Zuzenbidearen Euskal Akademiaren 2022/2023 ikasturtea irekitzeko ekitaldia egin zen. Ekitaldiaren mahaiburuak izan ziren, besteak beste, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko lehendakaria, Iñaki Subijana Zunzunegui jauna, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko Sailburua, Olatz Garamendi Landa andrea, Euskal Herriko Notario Elkargoaren dekanoa, Diego de Granados Asensio jauna eta Zuzenbidearen Euskal Akademiaren lehendakaria, Andres Urrutia Badiola jauna. Horiekin batera, jarraiko agintariak izan ziren ekitaldian Euskal Autonomia Erkidegoko fiskal nagusia, Carmen Adan del Rio andrea, Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko dekanoa, Gema Tomas Martinez andrea, eta Emilio Olabarria Aequitas fundazioaren patronatukidea eta Adrian Celaya Ibarra, Zuzenbidearen Euskal Akademiaren lehengo lehendakariaren familiartekoak.
Espainiako Notario Elkargoen Batzar Nagusiaren burua José Angel Martínez Sanchiz jaunak, ikastureta irekitzeko hitzaldia egin zuen "Libertad civil y mores maiorum" izenburupean.
Ekitaldiaren irudi batzuk eskeintzen ditugu orain blogean eta horrekin batera ere, José Miguel Gorostiza akademiaren zuzendaritzakideak eginiko ekitaldiaren kronika.
Atxikitako dokumentua: 2022-11-10-leccion-inaugural-curso-2022-2023-avd-zea-eu.pdf