Asteartean, azaroaren 5ean, Euskal Herriko Notario Elkargo Txit Prestuaren egoitzan (Bilbo, Henao kaleko 8. zk.) Zuzenbidearen Euskal Akademiaren 2019/2020 ikasturtea irekitzeko ekitaldia egin zen. Ekitaldiaren mahaiburuak izan ziren, besteak beste, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko lehendakaria, Juan Luis Ibarra Robles jauna, Euskal Herriko Notario Elkargo Txit Prestuaren dekanoa, Diego María Granados Asensio jauna eta Zuzenbidearen Euskal Akademiaren lehendakaria, Andres Urrutia Badiola jauna. Ikasturtea irekitzeko hitzaldia Victoria Ortega Benito andreak, Abokatutzaren Kontseilu Orokorraren buruak eman zuen "El tratamiento normativo de los Colegio Profesionales" izenburuarekin.