Asteazkenean, urriaren 26an, arratsaldeko 19:30etan, Euskal Herriko Notario Elkargo Txit Prestuaren egoitzan (Henao kaleko 8. zk.) egin zen, bertan jendarte zabala zegoela, Zuzenbidearen Euskal Akademiaren 2016/2017 ikasturtea irekitzeko ekitaldia. Adela Asua Batarrita andreak, Konstituzio Auzitegiaren lehendakariordeak, ikasturtea irekitzeko hitzaldia egin zuen Derecho penal y justicia restaurativa: confluencias, interferencias y malentendidos izenburupean. Jarraian eta erakunde sustatzaileen eta familiaren partaidetzarekin Adrian Celaya Ibarra jaunaren omenez egindako liburua aurkeztu zen. Celaya jauna iaz hil zen, Zuzenbidearen Euskal Akademiaren burua zelarik.