Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Aurkezpena

Iusplaza webgunean hasiera-hasieratik bi dira norabide nagusiak: zuzenbidea eta hizkuntza, eta horiek ematen diote bere eite propioa, iurilinguistika eta zuzenbidearen teoria eta praktika uztartzen baititu. Hartara, bi ardatz horiek abiapuntu harturik, Iusplaza izenetik bertatik ulertzen da horren esanahia, latinezko ius (zuzenbidea) eta euskarazko plaza (foroa) estekaturik datozelako bertan. Izatez, horiek dira webgune honen eredua eta berrikuntza.

Hartara, Iusplaza webguneak, batetik, azken hiru hamarkadetan ondu den euskara juridikoaren emaitzak eskaintzen ditu, euskararen barneko zuzenbidearen espezialitateko hizkera erakutsiz, eta bestetik, hartzaile nahi ditu zuzenbidearen arloko jendartea zein gizarte zabala, mundu juridikora euskaraz hurbiltzeko gogoa edota premia duena.

Zuzenbidearen eragileei dagokienez, web honetan bertan aurkituko dituzte horiek gai esanguratsuak. Dela jardule praktikoa (abokatu, prokuradore, notario edo erregistratzailea, funtzionarioa, aholkulari juridikoa) dela irakaskuntzan edo ikerkuntzan dihardutenak (Zuzenbide Fakultateko irakaslea edo ikaslea, eta ikerketan dabilena), dela zuzenbidearen ikuspegi linguistikoa lantzen duena (itzultzaile, teknikari, hizkuntzalaria…), guztiak izan daitezke webgune honen eskaintzaren hartzaileak.

Horientzat antolatu da egitura aproposa, bertan zedarriztatzen direla Iusplaza corpus linguistiko-juridikoa eta zuzenbidearen arloz-arloko materialak (legeak, formularioak, bibliografia eta doktrina), hiztegiak (Hiztegi Juridiko Elebiduna, Oinarrizko Hiztegi Juridikoa eta Notariotzako terminoen eta Euskal Autonomia Erkidegoko foru-zuzenbide zibileko terminoen zerrenda gehi Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren itzulpen memoriak eta Euskalbar).

Egitura horretan ere esparru berezia eskaintzen zaio zuzenbideari hizkuntzaren ikuspegitik, hainbat materialen bidez, hala nola, hizkera juridikoa nomografia eta itzulpengintza. Azkenik, estekak eta harremanetarako osagaiak ere barneraturik daude.

Bloga da Iusplaza-ren erabiltzailearentzat tresna esanguratsua, bertan argitaratuko baitira aldian-aldiko eguneraketak eta albiste-berriak, zuzenbidearen inguruko euskara xehetasunak barneratuko dituztenak.

Iusplaza ez da webgune itxia, ezta hurrik eman ere. Guztiz irekita dago, eta gerogarreneko garapenek horixe erakutsiko dute. Zinez, Zuzenbidearen Euskal Akademiak eta beste eragileek euren gain konpromisoa hartzen dute halako garapenak burutzeko.

Gehiago irakurri

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra